- Zertan datza proiektua -

Oinarrizko sentsibilizazio pilula honek, modu egituratu eta argi batean, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskakizunei erantzuten dien Internet bidezko formakuntza irisgarria diseinatzeko, oinarrizko jarraibide eta eskakizunak azaltzen ditu. Adimen-desgaitasuna duten pertsonekin kontaktu zuzena duten profesionalentzat prestatutako formakuntza da; berau amaitutakoan lortu nahi den helburua, adimen-desgaitasuna duen pertsona bati online ikastaroa egokitzeko gai izatea da, eta hori lortzeko gure buruari zein galdera egin behar dizkiogun jakitea.

- 6 Gai -

Lehenengoan adimen-desgaitasunaren kontzeptua jasotzen da eta hurrengoetan, Internet bidezko formakuntza irisgarria egin eta emateko jarraibideak azaltzen dira

ADIMEN DESGAITASUNA

Adimen-desgaitasunaren kontzeptua ezagutu eta ulertu

EDUKIETARA SARBIDEA

Adimen-desgaitasuna dutenek e-learning ikastaroak jarraitu dezaten jarraibideak eman

MOODLE PLATAFORMA

Plataforma irisgarriago bat diseinatzeko tresnak eta jarraibideak ezagutu

EDUKIEN DISEINUA

Eduki irisgarriagoak diseinatzeko jarraibideak zehaztu

TUTORETZA

E-learning ikastaroen tutoretza prozesuan jarraitu beharreko jarraibideak ezagutu

EBALUAZIOA

E-learning ikastaroak ebaluatzeko oinarrizko jarraibideak ezagutarazi

Nola egiten da ikastaroa?

Zertarako balio du?

Ziurtagiririk ematen da?

Zenbat ordu irauten du?