1. Adimen-desgaitasunaren kontzeptua eta garapena

Adimen-desgaitasuna modu desberdinean izendatu eta kontsideratu da historian zehar (anormaltasuna, urritasuna, subnormaltasuna, zozokeria, etab.). 

XIX. mendean, adimen-desgaitasuna patologia desberdinetatik bereizten zen: kriminalitatea, epilepsia edo eromena, bainabere azterketa, patologia biologikoaren analisian ardaztuta mantenduz. 

Gaur egun, adimen-desgaitasunaren kontzeptuak, historikoki adimen-atzerapenaren kontzeptuarekin izendatu diren pertsonak biltzen ditu. Adimen-desgaitasuna honela definitzen da orain:

“Adimen desgaitasunak funtzionamendu intelektualaren nahiz egokitze jokabideen muga esanguratsuak ditu ezaugarri, egokitze trebetasunetan, trebetasun kontzeptualetan eta praktikoetan agertzen direnak. Desgaitasun hori 18 urte bete baino lehen sortzen da”.

(Adimen-Desgaitasuna eta Garapenaren Ezintasuneko Amerikako Elkartea, AAIDD, 2011, 33. or.). 

Adierazpide hau, lehenik eta behin, nazioarteko terminologiari egokitzen zaio, eta AAIDD erakundeak eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) desgaitasun kontzeptuaren eraikuntzan proposatutako aldaketak ere barnebiltzen ditu. 

photo-1464998857633-50e59fbf2fe6
photo-1470339792171-40ea7754a176